
Gure web eraikitzaileari eta gure erabilgarritasun orokorrari esker zure web gunea erraz eta arin sortuko duzu.
Gaur egun eta guebsen eskaintzen dizugun web eraikitzaileari esker, web gune dotore eta profesional bat edukitzea inoiz baino errazagoa da.
Hiru dira zure web gunea izateko bete behar dituzun pausuak:
Web gune bat edukitzeko beharrezko duzu domeinua eta ostatatze kontu bat edukitzea. Lehena, domeinua, zure web gunearen izena eta helbidea da. Bigarrena, ostatatze zerbitzua, zure web gunearen fitxategiak gorde eta eskuragarri jartzen dituen zerbitzua da.
Beraz, zure web gunea izateko lehen pausua harentzako domeinu eta ostatatze kontu bat aukeratu eta kontratatzean datza. Luzapen ezberdineko domeinuak daude (com, net, eu, biz, ...) baina funtzionalki berdinak dira, orokorrean berdin du zein aukeratu. Bestalde, ostatatze plan zuzena aukeratzea garrantzitsua da, guk Webmaster 500 plana gomendatzen dizugu.
Domeinua, ostatatze plana eta web eraikitzailea aktibatzerakoan e-posta mezu bat jasoko duzu zerbitzua erabiltzen hasteko behar duzun datu eta argibideekin. Web eraikitzailea sartu eta zure web guena sortzeko unea da.
Web eraikitzaileak zure web gunerako 500 diseinutik gora aukeran ematen dizkizu eta logoa, menuaren itxura eta goiko irudia bezalakoak aldatzeko aukera ematen dizu.
Diseinua definitu ondoren web guena osatzen duten orri ezberdinak aukeratu edota txertatu behar dituzu. Mota ezberdineko orrian sor daitezke: orri normala, bloga, irudi galeria, etab.
Azkenik, orri bakoitzan dagokion edukiak txertatu behar dituzu. Edukiak mota askotakoak izan daitezke: testua, irudiak, bideoak, etab.
Web gunearen lehen bertsioa sortzen bukatu orduko, web eraikitzailearen Publicar pausura joan eta sorturikoa argitaratu behar duzu.
Orduan zure web gunearen helbidera joan zaitez, adibidez www.zuredomeinua.com eta dena ondo dagoela zihurtatu.
Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.
Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - Kredituak - Mapa - ( XHTML eta CSS zuzena )