
Gakoa, zu, gure bezeroa, gure zerbitzuarekin pozik egotea da.
Gainerantzekoak, beti, bigarren mailako garrantzia du.
Asko dira zure domeinuak erregistratu eta web gunea guebs ostatatzeko arrazoiak, baina gure ustez ondorengoak dira aipagarrienetakoak:
Gure zerbitzuak alde aipagarririk baldin badu, dudarik gabe, gure bezeroen arreta zerbitzu paregabea da. Modu arin, atsegin eta eraginkorrean erantzuten dugu. Gainera gure bezeroei laguntzea eta aholkatzea gustoko dugu.
Konturatu zarenez zerbitzua euskaraz eskaintzen dugu. Baina agian ez duzu jakingo web gunea, dokumentazioa, fakturak, bezeroen arreta eta gainerantzeko guztia euskaraz eskaintzen dugun hosting zerbitzuen hornitzaile bakarra garela.
Hornitzaile gehienek zentzurik gabeko mugak ezartzen dizkiete haien ostatatze planei. guebsen gauza sinpleak ditugu gustoko eta horregatik gure planek ez dute inolako muga absurdorik.
Gure azpiegitura Europako datu-zentro fidagarrietako batean kokatuak (Interxion, Madril) daude eta zerbitzari eta sare ekipamendu onenak soilik erabiltzen ditugu. Azpiegitura Madrilen edukitzeak zure web gunea azkar kargatuko duela esan nahi du eta zure enpresak Datu Pertsonalen Babeserako Legea (LOPD) betetzea errazten du.
Arazoren bat gertatzen denean gure blogeko Oharrak eta intzidentziak atalean jakitera ematen dugu eta bezeroek horren inguruan galdetzen dutenean egia azaltzen diogu. Ez dugu ezer eskutatzeko beharrik eta gure bezeroak ahalik eta informazio gehien izatea nahi dugu.
Gure ostatatze plan guztiek, gure plan txikiena barne, beste hornitzaileek eskaintzen dituzten planen %95-ak baino ezaugarri eta funtzionalitate gehiago dituzte. Ezaugarriz beteriko planak eskaintzen dira gureak, teknologia eta funtzionalitate ugari dituztenak.
Hornitzaile gehienek PHP, MySQL, Perl eta beste teknologien bertsio zaharkituak eskaitzen dituzte. guebsen eskaitzen ditugun teknologia eta tresna guztietan eskuragarri dauden azken bertsio egonkorrak eskaintzen saiatzen gara. guebsen ez duzu zure aplikazioak funtzionarazteko arazorik izango.
Software askea guebsen bihotza dira: gure zerbitzari eta ordenagailuetan Linux erabiltzen dugu, gure monitorizazio sistema askea da eta gure bezero gehienek Open Source aplazioak erabiltzen dituzte beraien web guneetan. Software askeak askatasun osoa eskaintzen digu zerbitzuak nahi dugun moduan moldatzeko auekra emanez.
PHP5, Subversion eta Ruby On Rails bezalako teknologiak eskaintzen lehenak izan ginen. Gure bezeroekin komunikazioa hobetzeko bloga erabiltzen ere, lehenetarikoak izan ginen. Gure azpiegitura etengabe hobetzen aritu gara. Gure dokumentazio gunea gida eta tutorial berriekin modu konstantean osatzen doa.
Gure Wikia eskuliburu, gida eta tutorialez betetako biltegi erraldoi bat da. Hosting zerbitzuen konplexutasuna eta eskaintzen dituzten aukera mugagabeak direla eta, dokumentazio on eta konpletua eskura izatea oso garrantzitsua da.
Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.
Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - Kredituak - Mapa - ( XHTML eta CSS zuzena )