
Promozio honen onuraduna izateak Baldintza Orokor hauetan ezarritako baldintzak onartzen dituzula esan nahi du.
Promozio honen onuradun izateak zure web gunea beste hornitzaile batetik guebsera migratzeko kontratatzen duzun ostatatze kontuan 3 hilabeteko zerbitzua doan jasotzeko eskubidea ematen dizu.
Aipaturiko 3 hilabete hauek kontratazen duzun epearen luzapen gisa soilik eskaintzen dira. Adibidez, urte baterako ostatatze kontua kontratatzen baduzu, 3 hilabete doan jasoko dituzu, kontrataturiko epea 15 hilabeterarte luzatuz.
Promozio honen onuradun izateko beharrezkoa duzu guri eskatzea eta zure web gunea beste hornitzaile batean ostatatua dagoela frogatzea.
Web gunea beste hornitzaile batean ostatua duen eta guebsera migratzen duen edozein bezero izan daiteke promozio honen onuradun, beti ere migratzen duen web gunea ostatatzeko ostatatze plan berri bat kontratatzen badu.
Promozio honek gure web gunean ( www.guebs.com ) iragartzen den eta Baldintza Orokor hauetan kontrakoa adierazten ez den bitartean iraunduko du.
Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.
Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - Kredituak - Mapa - ( XHTML eta CSS zuzena )