Hosting erraza

Web gunea cPanel hosting batetik doan migratzen dizugu promozioaren Baldintza Orokorrak

1. Baldinten onarpena

Promozio honen onuraduna izateak Baldintza Orokor hauetan ezarritako baldintzak onartzen dituzula esan nahi du.

2. Promozioaren deskribapena

Zure web gunea beste hornitzaile batean ostatatua baduzu, ostatatze plan horretan cPanel kontrol gunea baldin baduzu eta zure web gunea guebsera migratu nahi baduzu, migrazioa doan eta beste hornitzailean duzun guztia mantenduz egiten dizugu.

Promozio honen onuradun izateko beharrezkoa duzu guri eskatzea eta beste hornitzailean duzun cPanel kontrol guneko datu zuzenak ematea.

3. Onuradunak

Web gunea beste hornitzaile batean ostatua duen eta guebsera migratzen duen edozein bezero izan daiteke promozio honen onuradun, beti ere migratzen duen web gunea ostatatzeko ostatatze plan berri bat kontratatzen badu.

4. Promozioaren iraungitzea

Promozio honek gure web gunean ( www.guebs.com ) iragartzen den eta Baldintza Orokor hauetan kontrakoa adierazten ez den bitartean iraunduko du.

mi@guebs

Zergatik guebs

Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.

Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.

Informazio gehiago



© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Kredituak  -  Mapa  -  ( XHTML eta CSS zuzena )