
guebsen onena soilik erabiltzen dugu: Interxión datu-zentroa, Easynet IP hornitzailea, HP Procurve sare ekipamendua, Supermicro zerbitzariak eta, batik bat, software askea.
Azpiegitura teknikoa, bezeroen arreta zerbitzuarekin batera, hosting hornitzaile batek zaidun behar duen elementu garrantzitsuena da. Azpiegitura teknikoa da zerbitzuaren estabilitatea, fidagarritasuna eta errendimendua defintzen duena eta beraz, bezeroek hosting hornitzaile bat aukeratzerako orduan elementu hau kontuan izan behar duzue.
Xehetasun guztiak zainduz diseinatu dugu guebsen azpiegitura, zerbitzuen goreneko errendimendu eta redundantzia bermatuz. Hori lortzeko ehundaka ordu igaro ditugu azpiegituraren oinarria diseinatzen, datu-zentro onena eta zerbitzari fidagarrienak aukeratzen eta zerbitzuen disponibilitatea bermatzen duten software mailako neurri ezberdinak garatzen.
Gure sare ekipamendu eta zerbitzari guztiak Madrilgo Interxion datu-zentroan kokatuak daude, dudarik gabe munduko datu-zentro fidagarri eta aurreratuenetako bat.
Interxion datu-zentroak gure azpiegitura eta bezeroen web guneak ostatatzeko ingurune bikainena eskaintzen du, non ondorengo ezaugarriak azpimarratu ditzakegun:
Sare ekipamendu egonkorra eta modu redundantean konfiguratua edukitzea beharrezkoa da sarearen disponibilitatea bermatzeko, horregatik guebsen konfigurazio bikoiztuan dauden HP Procurve switchak erabiltzen ditugu.

SuperMicro datu zerbitzariak
Errendimentu handia eskaintzen duten kalitate goreneko zerbitzariak erabiltzea ere aipaturikoa bezain garrantzitsua da. guebsen SuperMicro zerbitzarietan konfidantza osoa dugu eta hosting zerbitzuetarako erabiltzen ditugu, Xeon QuadCore motako 2 prozesagailu, 4 eta 8 GB bitarteko RAM memoria eta RAID-1 edo RAID-10 gisa konfiguraturiko SATA disko gogorrak dituzten zerbitzariak hain zuzen ere.
Igual de importante es la utilización de servidores de máxima calidad que ofrezcan un óptimo rendimiento. En confiamos en la calidad de los servidores SuperMicro y todos nuestros servidores de hosting tienen dos procesadores Xeon Quad-Core, entre 4 y 8 GB de RAM y discos SATA en configuración RAID-1 o RAID-10.
Egunero egiten ditugun bezeroen ostatatze kontuen babeskopiak gordetzeko ere RAID-5 gisa konfiguratutako disko gogor mordoa duten SuperMicro zerbitzariak erabiltzen ditugu.
Bestalde, zerbitzarien IPMI txartelei eta KVM-IP switchen erabilerari esker, munduko edozein lekutatik zerbitzarietara sarrera osoa daukagu. Honek ager daitekeen edozein arazo datu-zentrora hurbildu gabe konpontzeko aukera ematen digu, edozein akats konpontzeko behar dugun denbora murriztuz eta zerbitzuen disponibilitatea handituz.

MySQL eta Apache zerbitzuen aktibitatea
Edozein arazo lehen bait lehen konpondua izango dela zihurtatzen duen sistema bat edukitzea, errendimendu eta estabilitate handiena eskaintzeko konfiguraturiko ekipoak edukitzea bezain garrantzitsua da. Horrexegatik da hai garrantzitsua monitorizazio sistema on bat erabiltzea.
guebsen kode irekiko Nagios plataforman oinarrituriko monitorizazioa sistema bat erabiltzen dugu, zeinek gertakari gehienak modu automatikoan eta segundu bakan batzuren epean konpontzeko aukera ematen digu. Gainerantzeko arazoak gure teknikoek konpontzen dituzte, gure monitorizazio sistemak eposta eta SMS bidez akatsaz ohartarazi eta berehala.
Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.
Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - Kredituak - Mapa - ( XHTML eta CSS zuzena )