
Eskaintzen dugun bezeroen arreta zerbitzuaz arro gaude guebs-en eta etengabe ari gara gure azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko lanean. Zure web gunearentzako etxerik onena eraikitzeko asmoz.
2005eko Maiatzean hosting eta domeinuen erregistro zerbitzuak eskaitzen hasi ginenetik, zerbitzu fidagarria, eskuragarria, aukera eta funtzioz beterikoa eta, batik bat, sektoreko bezeroen arreta zerbitzu onena eskaini dugu.
Denbora guzti honetan gure zerbitzuak etengabe osatzen eta hobetzen joan gara. 2005ko irailean, ostatatze kontu guztietan PHP5 eskaintzen lehenak izan ginen eta 2006ko apirilean, Ruby on Rails-en hosting zerbitzuak gazteleraz eskaintzen lehenak izan ginen.
Bestalde, 2006ko azaroan eta borobila izenpean, euskaldunoi zuzenduriko web ostatatze eta domeinuen kudeaketa zerbitzuak eskaintzen hasi ginen; zerbitzuak, bezeroen arreta eta den dena euskaraz eskainiz. Tamalez, bi urteko ibilbidearen ondoren, borobila guebsen barneratzera behartuak ikusi ginen.
2008ko urrian, borobilak hutsitako lekua betetzeko asmoz, guebsen euskarazko bertsioa abian jarri dugu, kalitatezko hosting zerbitzuak zure hizkuntzan jasotzeko aukera berrituz.
Gure helburua argia da: web guneen ostatatze zerbitzu onena eskaintzea. Enpresa txikia gara eta baliabide mugatuak ditugu, baina badakigu erabiltzeek zer nahi duten eta gure helburua betetzeko beharrezko jakituria eta gogoak ditugu.
Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.
Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - Kredituak - Mapa - ( XHTML eta CSS zuzena )