
Hona hemen gure zerbitzuak kontratu aurretik lagungarriak izan daitezkeen hainbat galdera eta erantzun.
Gure Zerotik hasi atala irakurtzea gomendatzen dizugu.
Zure lehen webgunea bada, gure plan txikienetako bat kontratatzea gomendatzen dizugu, hau da, Webmaster 500 plana. Seguraski, plan horrek behar duzun guztia eta gehiago eskeintzen dizu. Aurrerago, errekurtso gehiago behar dituzula ikusten baduzu, zure web ostatatze plana eguneratzea besterik ez duzu.
Jar zaitez gurekin harramenetan kontaktua ataleko formularioa erabiliz eta erantzun pertsonalizatua eskeiniko dizugu. Kontaiguzu zeintzu zerbitzu eta domeinu dituzun, zerbitzuen kontratuak noiz bukatzen duten, etab. Informazio honekin erantzun zuzen eta egoki bat emango ahal izango dizugu.
Oraingoz, VISA edo Mastercard motako edozein kreditu edo debitu txartelaz ordain dezakezu. Bestalde, banku transferentzia edo ingreso bitartez ordain dezakezu.
Kreditu txartelaz ordaintzeak hainbat abantaila eskeintzen dizkizu:
Kontratatu dituzun zerbitzuak transferentzia bidez ordaintzea aukeratu baduzu, egi ezazu ordainketa gure ondorengo banku kontuan:
GARRANTZITSUA! Ordainketa egiterakoan, erabil ezazu kontrataturiko domeinuaren izena transferentziaren textu edo kontzeptu gisa. Horrela egin ezean, ezin izango dugu zure ordainketa identifikatu. Gainera, transferentzia egin ondoren, guri mezu bat bidaltzea gomendatzen dizugu.
Espainiar estatutik kanpo bizi bazara, ordainketa kreditu txartelaz egitea gomendatzen dizugu, atzerritik transferentzia bat egiterakoan bankuak komisio handia kobratuko baitizu.
Dena den, atzerritik transferentzia bidez ordaindu nahi baduzu, ondorengo datuak beharko dituzu:
GARRANTZITSUA! Ordainketa egiterakoan, erabil ezazu kontrataturiko domeinuaren izena transferentziaren textu edo kontzeptu gisa. Horrela egin ezean, ezin izango dugu zure ordainketa identifikatu. Gainera, transferentzia egin ondoren, guri mezu bat bidaltzea gomendatzen diguzu.
Seguraski, zure e-posta kontuak duen SPAMaren aurkako filtroak gure mezua blokeatu egingo zuen, begiratu ezazu SPAMa gordetzen duen zure e-posta kontuaren karpetan. Dena den, 13 ordutan gure mezua jasotzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Kreditu txartelaz ordaintzen baduzu aktibazioa arinagoa da: astelehenetik ostiralera, normalean, bi ordu baino lehen: asteburutan aktibazioa zertxobait gehiago berandutu daiteke. Banku transferentziaz ordaintzea aukeratu eskero, zerbitzua aktibatu aurretik honen ordainketa egitea ezinbestekoa da, beraz aktibazioak behar duen denbora zure esku dago.
Bezeroa bazara bete eta bidali laguntza ataleko formularioa. Bezeroa ez bazara, erail ezazu kontaktua ataleko formularioa.
Mila esker! Irudia orrian gure web gunera lotura bat jartzeko erabili ditzakezun guebsen botoi eta banner batzuk aurkituko dituzu. Hortaz gain, logoak eta loturak zure web gunean nola txertatu azaltzen dugu.
Oraintxe bertan gurekin harremanetan jar zaitez, poz-pozik erantzungo dizugu.
Hosting zerbitzuek behar duten zintzotasuna, fidagarritasuna eta bezeroen arreta hurbila eskaintzen dizugu.
Ezagutu itzazu zure web gunea guebsen ostatatzeko 10 arrazoi.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - Kredituak - Mapa - ( XHTML eta CSS zuzena )